2021: Egunerokoan zer?

Lehen hitzak dakar bigarrena

Euskaldunen artean modu naturalean euskaraz aritu arren, askotan, lagunartera erdaldun bakar bat heltzea nahikoa da euskaldunon hizkuntza ohiturak aldatzeko. Horrela, erdalduna euskarara erakarri beharrean, euskaldunak hasten dira erdaraz, euskara bigarren mailako hizkuntza bihurtuz eta euskara zubia dela ahaztuz. Erdaldun bakar batek euskaldunak erdarara nola mugitu ohi dituen erakusten duen ohiko egoera bizitzen du bideo honek..

Ainhoa Etxebarriari elkarrizketa

Ainhoa Etxebarria izan da Arnasa Gara kanpainaren azkeneko elkarrizketatua. “Lehen hitzak dakar bigarrena” esketxa izan genuen hizpide.

Euskararen tximeleta efektua

Euskarari eusten diogunean, ingurukoak ere euskaraz aritzeko giroa sortzen dugu. Zabaldu egiten dugu euskaldunak euskaraz aritzeko modua, hitz bakar bat nahikoa duen kodearekin. Gainera, hurbiltasunetik, adiskidetasunetik eta konplizitatetik aritzen gara askotan, eta tximeletak oharkabean hedatzen dira, euskarari bizia emanez. Euskarari eusteak duen garrantzia erakusten du bideo honek, solasaldi informalean ere euskara naturaltasunez biziberritzeko.

Iratxe Urkiagari elkarrizketa

Iratxe Urkiaga izan da Arnasa Gara kanpainaren zazpigarren elkarrizketatua. Aste honetako “Euskararen tximeleta efektua” esketxaren inguruan solastu dugu.

Mediku bakoitzak bere orrika

Euskararen aberastasuna erakusten dute euskalkiek. Baita eremu zehatz batzuetan soilik errotuta dagoen lexikoak ere. Horiek hizpidera ekartzen ditugun bakoitzean modu naturalean biziberritzen dugu euskara, eta ingurukoak ere aberasten ditugu, hitz eta esamolde berriekin. Orrikak, kurrikoak,kurrikak edo porrikak arrotzak zaizkigu beharbada, baina tenazak edo alikateak baino jatorragoak dira. Aspaldi ikasi genuen abesten: guztiok gara euskaldun, nahiz eta hitz desberdinez bat bera dugu euskara.

Ander Lipusekin elkarrizketa

Ander Lipus izan da Arnasa Gara kanpainaren seigarren elkarrizketatua. Aste honetako “Mediku bakoitzak bere orrika” esketxaren inguruan solastu dugu.

Euskararekin ezin galdu

Udalerririk euskaldunenetan, guraso askoren ohiko kezka izaten da haurrak erdaraz nola moldatuko ote diren. Horren beldurrez askok gaztelerara ere jotzen du, haurra hizkuntza horretan ere trebatu dadin. Beldur horrek, ordea, ez du funtsik, hizkuntza hegemonikoaren erauntsia etenik gabea baita hedabideetan, sare sozialetan eta aisialdiko eskaintzan.

Erika Olaizolarekin elkarrizketa

Erika Olaizolarekin egon gara Arnasa Gara kanpainaren bostgarren esketxaren inguruan solasean: “Euskararekin ezin galdu”

Nor da Tomas Hidalgo?

Hurbiltasunari, konfiantzari eta konplizitateari bidea zabal diezaioke euskaraz egiteak. Hala ere, udalerri euskaldunetatik ateratzean erdaraz hasten gara gehiegitan, solaskidea euskalduna izan daitekeela ahaztuta. Euskara, ordea, edonora heltzeko giltza izan daiteke. Beraz, zertarako aldatu erdaretara kalean, tabernan edo harremanei ekiterakoan ere euskaraz gusturago moldatuko bagara.

Xabi Xsakarari elkarrizketa

Xabi Xsakara abeslariarekin egon gara “Nor da Tomas Hidalgo?” esketxaren inguruan jarduten.

Ongi etorri euskararen herrira!

Udalerri euskaldunak garen heinean, gure esku dago etorri berriei hizkuntza ere ematea, harrera egitearekin batera. Gure artean errotuko diren ehunka lagunei euskara ematea modu ederra da beso zabalik hartzen ditugula erakusteko. Eskolak eta euskaltegiak zabaltzea, ordea, ez da nahikoa izango herritarrek gero erdaraz egiten badiegu. Euskara zubi ederra daelkarrekin gurutzatzeko, eta gure hizkuntza eskaintzea da eskua luzatzeko eta gure artera gonbidatzeko modurik egokiena, lehen hitzetik hasita.

Sambou Diabyri elkarrizketa

Sambou Diaby aktorearekin egon gara “Ongi etorri euskararen herrira” esketxaren inguruan jarduten.

Hitanoarekin, busti gehiago

Hika aritzeak hizkuntzaren bizitasuna erakusten du. Baita hurbiltasuna, laguntasuna eta konplizitatea ere. Hitanoa, gainera, simetrikoa da, eta berdinen artean hitz egiten da. Hainbat lekutan, ordea, behera egin du hika jarduteko ohiturak, batez ere gazteen artean. Horren inguruko hausnarketa dakar bideo honek, transmisioa berreskuratzeko eta konplizitatea areagotzeko modua erakustearekin batera.

Aitziber Garmendiari elkarrizketa

Aitziber Garmendiarekin egon gara “Hitanoarekin, busti gehiago” esketxaren inguruan jarduten.

Euskara da gure postalik ederrena

Gure herriak, gure bazterrak eta gure produktuak nabarmentzen ditugu bisitariak erakartzeko, bertako elikagaiekin eta kulturarekin batera. Askotan, ordea, bertako hizkuntza alde batera uzten dugu zerbitzu sektorean, bisitariei arreta erdaretatik eskainita. Ez du zentzurik, bisitari asko berariaz etortzen baitira udalerri euskaldunetara, eta euskara ikustea eta entzutea gustukoa baitute. Euskara da gure postalik ederrena.

Antton Telleriari elkarrizketa

Antton Telleria irrati esatari, aurkezle eta umoregilea izan dugu gurekin, ‘Euskara da gure postalik ederrena’ esketxaren inguruan jarduten.