Lanak aurkezteko epea amaitu da. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei!
Sormenarekin eta bideogintzarekin istorioak kontatzeko hamaika modu dituzu. ARNASETIK! lehiaketa bat da, baina hori baino askoz gehiago da… lagunekin, ikaskideekin edo zure kabuz sortzeko aukera da, esperientziak dira eta ikasteko parada da…
Arnasetik bideo sormen lehiaketa da, euskararen arnasguneak osatzen dituzten udalerrietako gazteei zuzendua (LH-5etik DBH- 4ra).
Zalantzak: arnasagara@gmail.com
2.000 euro egongo dira 4 kategorietan banatuta. Kategoria bakoitzak 500 euroko sari baliokidea izango du.
500 euroko sari baliokide bakoitza IrisarriLand-en, Durangoko Azokako denda birtualean edo EITB-ko Goazen! eta Irabazi arte! telesailen merchandising-ean trukatu ahal izango da.
Lanak aurkezteko azken epea: urriak 5
Arnasetik bideo sormen lehiaketa da, euskararen arnasguneak osatzen dituzten udalerrietako gazteei zuzendua (LH-5etik DBH- 4ra). Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta UEMAk sustatutako ekimena da, eta udalerri euskaldunetako gazteen hizkuntza ohituren inguruan gogoeta piztu nahi du. Gaur egungo gazteen komunikazio-hizkuntzara eta teknologia berrietara egokitutako lehiaketa da, eta teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu eta gai desberdinak landuko dira. Hala, euskaraz ekoiztutako ikus-entzunezko piezen eta sormen lanen erakusleiho bihurtuko da Arnasetik.
Gazteen etorkizunerako begirada sortzaileak pizteko asmoarekin, lehiaketan modu ezberdinetan parte-hartzeko aukera egongo da eta kategoria ezberdinetako sariak egongo dira. Horrek esan nahi du banaka, talde lanean edo-eta eskolartekoan jorratu daitezkeela lanak.
Adinaren arabera sailkatutako hiru kategoria daude eta kategoria bakoitzak aurkeztu beharreko lanak ezberdinak izango dira.
LHtik DBHra pasatzeak suposatzen dituen emozio, hizkuntza ohitura eta egoerak islatu formatu librean (marrazkia, olerkia, bertsoa, ipuina…).
Formatuak:
Julen Portillok egindako bideoa ikusita ikus-entzunezkoa sortu youtuber estiloan.
Hiru Damatxok egindako bideoan agertzen diren galderei erantzuten dion bideoa sortu, elkarrizketa irudikatuko duen formatuan.
Pausuak:
Lanak Wetransfer ala antzeko Interneteko bidalketa tresna bitartez helarazi beharko dira hurrengo helbidera, adierazitako epean: arnasagara@gmail.com. Mezuan zehaztu beharko dira lanaren izenburua, taldeko parte-hartzaileen izenak eta kontakturako telefono bat. Artxiboek 2GB baino gutxiagoko tamaina izan beharko dute.
2. Ondorengo formularioa bete: