Azpeitiko aurkezpenarekin hasi da herriz herriko bira

Azpeitiko aurkezpenarekin hasi da herriz herriko bira

Urriaren 3an Azpeitian Arnasa Gara kanpainaren aurkezpen birako lehen ekitaldia egin da Sansgustin kulturgunean. Ehun lagun inguru batu dira ekitaldian eta giro ederra nabarmendu dute antolatzaileek.

Kartzela web sailaren lehen bi kapituluen aurre-estreinaldia egin da Erika Olaizola azpeitiarraren eta Sambou Diaby zumaiarraren laguntzarekin. Ostean solasaldi txiki bat egin dute aktoreek eta Kartzelari buruz hitz egin dute, baita eurak arnasguneetako bizilagun izanik, nola bizi duten egoera: euskalkiak, euskaraz aritzeko erraztasunak eta zailtasunak edo aurreiritziei buruz. Amaitzeko mokadua egon da eta azpeitiarren iritzi eta bizipenak idatziz jaso dira.

Hurrengo ekitaldia: Urriaren 4ean, Orexan 22:00etan.