Martxoaren 22an ‘Arnasa Gara- egunerokoan zer?’ kanpaina hasiko da

Martxoaren 22an ‘Arnasa Gara- egunerokoan zer?’ kanpaina hasiko da

‘Arnasa Gara – egunerokoan zer?’ kanpainaren helburua fikzioaren bidez egunerokotasunean gertatzen diren egoerak islatzea da. Esaten den bezala, errealitateak fikzioa gailentzen duelako.

Kanpainak arnasguneei lotutako zortzi ideia zehatz landuko ditu astean behin sareratuko den esketx baten bidez, iazko kanpainan ateratako ondorioak oinarri dituztenak. Helburua arnasguneetako herritarrek euren arazo eta erronketatik abiatuta ahalduntzerako urratsa ematea da eta arnasguneek euskararen biziberritzean duten garrantzia azpimarratzea.

Kanpainak bi elementu nagusi izango ditu: batetik, fikzioaren lanketaren bidez, eguneroko egoerak islatzen dituzten bideo esketxak eta, bestetik, esperientzia errealen bidez, arnasguneetako pertsona erreferenteei egingo zaizkien elkarrizketak. Hau sare sozialen bidezko sentsibilizazio eta jarraipen kanpaina batekin osatuko da.